NOTHINGhillcarnival
NOTHING HILL CARNIVAL- ARIMA BELTZEN TOPALEKU
Eskerrak Musika Beltzaren Ahalguztidunari! Eskerrak, Musika Beltzaren zaletu orok bizitzan behin egin beharreko peregrinazioan bidea erakusteagatik!
Reggae, rap, soul, funk, disco, house... eta orohar erritmo beltzen jainkoen jarraitzaile sutsu garen guztiok, heriotzarekin topo egin aurretik, Nothing Hilleko Inauteriak bisitatu behar ditugula idatzia dago. Gure fedea benetazkoa dela frogatuko dugu horrela. Musika Beltzaren jainkoak gurtu ditzagun! Egiazko musikaren bidea erakutsiko digute eta.

Aba Shantiren sound systema, gure gune kuttuna...
Fuck London hiri haundia da. Britania Haundia izeneko inperio haundiaren hiriburu, herri askoren sufrimenduaz elikatu ondoren egin da haundi. Haundi, lodi, gizen eta diruzale. Dirua bait da Londongo hizkuntza nagusia. Diruak tripa betetzen dizu, diruarekin mugitzen zara, diruagatik begiratzen zaituzte eta diruarekin estalpea lortzen duzu (salbuespenak salbuespen). Galbidearen hiri haundian ordea bada esperantzarik. "Koloniziatuen" ondorengoek ez dute ahazten eta oroitzapen horiek, gaurkoturik, musika ziraragarriak eragin dituzte. Urteko 365 egun eta eguneko 24 orduetan, kale, denda, uhin zein oholtzetan. Fededunaren paradisua. "Kaleak berreskuratu" lelopean urtean behin fededunen topaketa egiten da, abuztuaren azken aurreko asteburuan, ostiraletik astelehenera. Afrikar jatorriko karibear komunitateak kaleak bereganatzen ditu; "steel band" metalezko tanborren dardarak ez zaitu geldirik egoten utziko eta "sound system" erraldoietako bafleetatik ateratako dardarek gorputz osoa zeharkatuko dizute. Fededuna "trance" egoeran jartzen da eta zoro modura hasten da errezatzen. Goizeko hamarretatik iluntzerarte irauten du. Miloi bat fededun dantzan; Aba Shanti (reggae), Norman eta Joey Jay anaien Good Times (reggae, funk, soul, house...), Saxon, Channel One, Bass By Any Means Necessary, Sancho Panza... jainko beltzen apostoloek mezua sutsuki zabaltzen dute. Eskerrak Ahalguztidunari!

Good Times sound systemaren gunea. Musikaren magiak harrapatuta...
ANKAK LURREAN URTEETAKO ALDEA
Musika Beltza delako erritmoen maitale garenontzat London izango da, zihurrenik, gaur egun, mundu mailan dagoen hiririk erakargarriena. Urteetako kolonizaio odoltsuak kultur anitz jasotzen dituen hirian bihurtu dute eta metropolira bizimodu bila iritsitako etorkin bakoitzak bere jaioterriko kulturaren ezaugarriak ekarri ditu, horien artean musika. Ondorioa ezin aberasgarriagoa da. Mundu osoko doinuak entzun daitezke eta are aberasgarriagoa dena, doinu guzti horiek urteen joan etorrian eboluzionatu eta elkar nahasi dira; doinu berri eta ziraragarriak sortuaz. Musika leku guztietan aurki daiteke; dendatan erosi daiteke (garesti xamar), kalean eta tabernetan entzun daiteke (kontzertuak eta diska jartzaileak nonahi), komunikabideetan (irratietan saio espezializatuen eskeintza izugarria da; irrati komertzial zein libreetan)... Dato gehiegi orri batean sartzeko.
ARITZ SOUND SYSTEM